Egunkari guztiak ikusi al ditzaket?
Azken berrabiotik egunkarietan gorde diren zenbait mezu arakatu ahal izango dituzu, zure baimenen arabera. Baimenetako batzuk zure Linux banaketak ezartzen ditu, baina zure sistemaren administratzaileak aldatu egin ditzake.
Modu lehenetsian, erabiltzaile estandarrek egunkarien multzo mugatua ikusten dute, adibidez aplikazioen egunkariak edo norberaren saioenak. Erabiltzaile estandarra bazara eta ez baduzu egunkaririk ikusten, beharbada zure sistemaren administratzaileak desgaitu egin du egunkariak ikusteko duzun ahalmena.
Administratzaileak diren erabiltzaileek normalean egunkari sentikorragoak ikusi ahal izango dituzte, adibidez kernelaren egunkariak eta beste erabiltzaile batzuen egunkariak. Posible da administratzaileek egunkariak atzitzeko maila desberdinak edukitzea, horrela egunkari guztiak ikusi behar ez izateko. Administratzailea bazara, beste administratzaile batek soilik aldatu ahal izango du zein egunkaritara sartu zaitezkeen. Egunkariak atzitzeko baimenei buruzko informazio gehiagorako, ikusi systemd-journald laguntza-orria.