Aldatu zure saio-hasierako pantailako argazkia
Saioa hasten duzunean edo erabiltzailez aldatzen duzunean, erabiltzaileen eta haien argazkien zerrenda bat ikusiko duzu. Zure argazkia aldatu eta sistemak eskainitako irudi bat edo beste bat hautatu dezakezu. Saio--hasierako argazki berri bat ere sortu dezakezu web-kameraren bidez.
Administratzaile-pribilegioak behar dituzu zureak ez diren erabiltzaile-kontuak editatzeko.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.
Hautatu Erabiltzaileak panela irekitzeko.
Zurea ez den erabiltzaile bat editatu nahi baduzu, sakatu goiko eskuineko izkinan dagoen Desblokeatu botoia eta idatzi zure pasahitza eskatzen zaizunean. Aukeratu erabiltzailea Beste erabiltzaileak atalean.
-
Egin klik zure izenaren alboan dagoen arkatz-ikonoan. Goitibeherako galeria bat erakutsiko da, sistemak eskaintzen dituen argazkiekin. Haietako bat gustuko baduzu, egin klik hura erabiltzeko.
Lehendik ordenagailuan duzun argazki bat erabili nahi baduzu, berriz, egin klik Hautatu fitxategi bat… aukeran.
If you have a webcam, you can take a new login photo right now by clicking Take a picture…. Take your picture, then move and resize the square outline to crop out the parts you do not want. If you do not like the picture you took, click Take Another Picture to try again, or Cancel to give up.