Saioa hastean aplikazioak automatikoki abiaraztea
Saioa hasten duzunean, ordenagailuak automatikoki abiarazten ditu zenbait aplikazio eta atzeko planoan exekutatzen ditu. Normalean aplikazio garrantzitsuak dira, mahaigainak egoki funtzionatu dezan ahalbidetzen dutenak.
Doikuntzak aplikazioa erabili dezaketu sarritan erabiltzen dituzun beste aplikazio batzuk ere, adibidez web-nabigatzaileak edo editoreak, automatikoki abiarazi daitezen saioa hastean.
Doikuntzak aplikazioa eduki behar duzu instalatuta ezarpen hau aldatzeko.
Aplikazio bat saioa hastean automatikoki abiarazteko:
Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Doikuntzak idazten.
Sakatu Doikuntzak aplikazioa irekitzeko.
Egin klik Abioko aplikazioak fitxan.
Egin klik + botoian erabilgarri dauden aplikazioen zerrenda bat ikusteko.
Egin klik Gehitu aukeran zerrendari beste aplikazio bat gehitzeko.
Aplikazio bat zerrendatik kentzeko, egin klik aplikazioaren alboan dagoen Kendu botoian.