Hasi saioa hatz-markarekin
Zure sistemak onartutako hatz-marken eskaner bat baduzu, hatz-marka erregistratu dezakezu eta saioa hasteko erabili dezakezu.
Grabatu hatz-marka bat
Hatz-markarekin saioa hasi ahal izateko, hura erregistratu behar duzu, sistemak zu identifikatzeko modua izan dezan.
Hatza lehorregi baduzu, arazoak izan ditzakezu hatz-marka erregistratzeko. Hori gertatzen bada, umeldu zura hatza apur bat, lehortu oihal garbi batekin eta saiatu berriro.
Administratzaile-pribilegioak behar dituzu zureak ez diren erabiltzaile-kontuak editatzeko.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.
Hautatu Erabiltzaileak panela irekitzeko.
Sakatu Hatz-marken bidezko saio-hasiera alboan dagoen Desgaituta aukera, hautatutako kontuari hatz-marka bat gehitzeko. Hatz-marka beste erabiltzaile bati gehitu nahi badiozu, lehenengo panela Desblokeatu beharko duzu.
hautatu hatz-markarako erabili nahi duzun hatza, eta ondoren sakatu Hurrengoa.
Jarraitu elkarrizketa-koadroko argibideak eta pasatu zure hatza abiadura moderatuarekin hatz-marken irakurlearen gainetik. Ordenagailuak zure hatz-markaren erregistro ona duenean, Eginda mezua ikusiko duzu.
Hautatu Hurrengoa. Zure hatz-marka gorde dela adierazten duen berrespen-mezua ikusiko duzu. Hautatu Itxi amaitzeko.
Egiaztatu zure hatz-markak funtzionatzen duela
Orain egiaztatu hatz-markak funtzionatzen duela. Nahiz eta hatz-marka erregistratu, oraindik ere pasahitzarekin saioa hasteko aukera izango duzu.
Gorde irekita dauden lanak eta amaitu saioa.
Saioa hasteko pantailan, hautatu zure izena zerrendan. Pasahitza sartzeko aukera agertuko da.
Pasahitza idatzi ordez, hatza pasatu ahal izango duzu hatz-marken irakurlean.