Inprimatu fitxategian

s

Fitxategian inprimatzeko:

  1. Ireki inprimatzeko elkarrizketa-koadroa Ctrl+P sakatuz.

  2. Hautatu Inprimatu fitxategian aukera Orokorra fitxan.

  3. Fitxategi-izen lehenetsia eta fitxategia non gordeko den aldatzeko, egin klik inprimagailu-hautapenaren azpiko fitxategi-izenean. Aukeraketa amaitu ondoren, egin klik Hautatu edo Gorde botoian.

  4. PDF formatua dokumentuaren mota lehenetsia da. Beste irteerako formatu bat erabili nahi baduzu, hautatu PostScript edo SVG.

  5. Aukeratu orrialdeen beste hobespen batzuk.

  6. Sakatu Inprimatu fitxategia gordetzeko.