Zergatik daude marrak, trazuak eta kolore okerrak nire inprimatze-lanetan?

Zure inprimatze-lanak kolorgetuta badaude edo marrak badituzte, edo kalitate gutxikoak badira, agian arazoren bat dago inprimagailuarekin edo tinta edo toner gutxiegi du.

Kolorea galtzen duen testua edo irudiak

Agian tinta edo toner gutxiegi duzu. Begiratu zure hornidura eta, beharrezkoa bada, erosi kartutxo berria.

Trazuak eta marrak

Tinta-zurrustako inprimagailua baduzu, inprimatze-burua zikin edo partzialki blokeatuta egon daiteke. Saiatu burua garbitzen. Begiratu inprimagailuaren eskuliburua argibide gehiagorako.

Kolore okerrak

Inprimagailuaren kolore bat agortu egin da. Begiratu tintaren edo tonerraren maila eta erosi kartutxo berria, beharrezkoa bada.

Marra hautsiak edo zuzenak ez direnak

Zuzzenak izan beharko luketen marrak hautsita ageri badira, agian inprimatze-burua lerrokatu beharko duzu. Begiratu inprimagailuaren eskuliburua hori nola egiten den jakiteko.