Inprimatu gutun-azalak

Inprimagailu askotan zuzenean gutun-azal batean inprimatu ahal izango duzu. Hori nahiko erabilgarria da gutun asko bidali behar badituzu.

Gutun-azaletan inprimatzea

Bi kontu egiaztatu behar dituzu gutun-azal batean inprimatzen saiatzen zarenean.

Lehena da zure inprimagailuak gutun-azalaren tamaina ezagutu behar duela. Sakatu Ctrl+P inprimatzearen elkarrizketa-koadroa irekitzeko, joan Orrialde-konfigurazioa fitxara eta aukeratu “Gutun-azala” Paper mota atalean, ahal baduzu. Ezin baduzu, begiratu ea Paper-tamaina gutun-azalen tamainara aldatu dezakezun (adibidez, C5). Gutun-azalen paketean edukiko duzu tamainaren informazioa; gehienek tamaina estandarrak dituzte.

Ondoren, gutun-azalak inprimagailuaren erretiluan alde zuzena gorantz begira kargatzen direla ziurtatu behar duzu. Begiratu inprimagailuaren eskuliburua, edo saiatu gutun-azal bakar bat inprimatzen eta egiaztatu alde zuzenean inprimatu dela.

Zenbait inprimagailutan, batez ere zenbait laser-inprimagailutan, ezin dira gutun-azalak inprimatu.Begiratu zure inprimagailuaren eskuliburua, gutun-azalak onartzen dituen ikusteko. Onartzen ez baditu, inprimagailua kaltetu dezakezu gutun-azalak erabiltzen badituzu.