Inprimatze-lan bat bertan behera uztea, pausatzea edo askatzea

Inprimagailu-ezarpenetan, zain dagoen inprimatze-lan bat bertan behera utzi eta ilaratik kendu dezakezu.

Inprimatze-lan bat bertan behera uztea

Nahi gabe dokumentu bat inprimatzen hasi bazara, inprimatzea bertan behera utzi dezakezu, tinta eta papera alferrik ez galtzeko.

Nola utzi bertan behera inprimatze-lan bat:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Inprimagailuak idazten.

  2. Sakatu Inprimagailuak panela irekitzeko.

  3. Egin klik lan kopurua erakusten duen inprimagailuaren alboan dagoen botoian.

  4. Utzi inprimatze-lana bertan behera gelditzeko botoia sakatuz.

Inprimatze-lana modu horretan gelditzen ez bada, saiatu inprimagailuaren Utzi botoia sakatuz.

Azken aukera gisa, batez ere orri askoko inprimatze-lan handia baduzu eta bertan behera geratzen ez bada, kendu inprimagailuaren erretiluan dagoen papera. Inprimagailua konturatuko da ez dagoela paperik eta inprimatzeari utziko dio. Ondoren, saiatu berriro inprimatze-lana bertan behera uzten, edo itzali inprimagailua eta piztu berriro.

Kontuz ibili eta ez kaltetu inprimagailua papera erauztean. Paperetik gogorregi tiratu behar baduzu hura ateratzeko, agian hobe da bertan uztea.

Inprimatze-lan bat pausatzea eta askatzea

Inprimatze-lan bat pausatu edo askatu nahi baduzu, inprimagailu-ezarpenetako lanen elkarrizketa-koadrora joan zaitezke eta horretarako dagoen botoian sakatu.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Inprimagailuak idazten.

  2. Sakatu Inprimagailuak panela irekitzeko.

  3. Egin klik lan kopurua erakusten duen inprimagailuaren alboan dagoen botoian.

  4. Pausatu edo askatu inprimatze-lana hari dagokion botoian klik eginez.