Sortu haririk gabeko wifigune bat
Ordenagailua haririk gabeko wifigune gisa erabili dezakezu. Horrela, beste gailu batzuk zurearekin konektatu ahal izango dira hirugarren sare bat eduki behar gabe, eta beste interfaze batekin sortu duzun interneteko konexio bat partekatu ahal izango duzu, telefono bidezko sarearen gainean eraikitako haridun sare bat izango bailitzan.
Ireki goiko barrako eskuin aldeko sistema-menua.
Hautatu Wifia botoiaren gezia. Menuko wifi-atala hedatu egingo da.
Egin klik Sare guztiak aukeran.
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta hautatu Aktibatu wifigunea….
If you are already connected to a wireless network, you will be asked if you want to disconnect from that network. A single wireless adapter can connect to or create only one network at a time. Click Turn On to confirm.
Sareako izen bat (SSID) eta segurtasun-gako bat sortuko dira automatikoki. Sareko izena ordenagailuaren izenean oinarrituko da. Beste gailu batzuek informazio hori beharko dute sortu berri duzun wifigunearekin konektatzeko.
Haririk gabeko sarearekin konektatzeko beste modu bat QR kodea eskaneatzea da. Horretarako, erabili telefonoaren edo tabletaren kamera edo QR kodeen eskaner bat.