Mahaigainaren itxura aldatzea
Pantailan ageri diren gauzen itxura aldatzeko, ezarri estilo-hobespena argira edo ilunera. Mahaigainaren atzeko plano gisa irudi bat edo horma-paper bat hautatu dezakezu.
Estilo argia edo iluna
Mahaigainaren estilo argiaren eta ilunaren artean aldatzeko:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Itxura idazten.
Egin klik Itxura aukeran panela irekitzeko. Unean hautatutako estiloa goiko aldean erakutsiko da, ertz urdinarekin.
Egin klik Lehenetsia edo Iluna aukeratzeko.
Ezarpena berehala aplikatuko da.
Atzeko planoa
Atzeko planoan erabilitako irudia aldatzeko:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Itxura idazten.
Egin klik Itxura aukeran panela irekitzeko. Unean hautatutako horma-papera goiko aldean erakutsiko da, aurrebistan, uneko estilorako.
-
Atzeko planoan erabilitako irudia aldatzeko bi modu daude:
-
Egin klik sistemarekin instalatzen den atzeko planoko irudi batean.
Horma-paper gehienek bertsio argia eta iluna daukate. Koadro txikian erditik zatituta erakusten dira.
Egin klik Gehitu irudia… aukeran zure argazkiak erabiltzeko. Modu lehenetsian,Irudiak karpeta irekiko da, argazkiak kudeatzeko aplikazio gehienek karpeta horretan gordetzen baitituzte irudiak.
-
-
Ezarpenak berehala aplikatuko dira.
Zure argazkietako bat atzeko plano gisa ezartzeko beste modu bat: joan Fitxategiak aplikazioarekin irudia dagoen tokira eta egin eskuineko klik gainean, eta ondoren, hautatu Ezarri atzeko plano gisa…, edo ireki irudia Irudi-ikustailea aplikazioarekin, egin klik goiburu-barrako menu-botoian eta hautatu Ezarri atzeko plano gisa….
Joan hutsik dagoen laneko area batera mahaigain osoa ikusteko.