Estekatu eta desestekatu kontaktuak
Estekatu kontaktuak
Helbide-liburu lokaleko eta lineako kontuko kontaktu bikoiztuak Kontaktuak aplikazioko sarrera bakarreak batu daitezke. Horrela, helbide-liburua ondo antolatuta izango duzu, kontaktu bakoitzaren xehetasun guztiak leku bakarrean dituzula.
Gaitu hautapen-modua kontaktuen zerrendaren gainean dagoen egiaztatze-marka sakatuz.
Kontrol-lauki bat agertuko da kontaktu bakoitzaren alboan. Markatu batu nahi dituzun kontaktuen alboan dauden laukiak.
Sakatu Estekatu hautatutako kontaktuak estekatzeko.
Desestekatu kontaktuak
Estekatuta egon behar ez duten kontaktuak nahi gabe estekatu badituzu, haiek desestekatu ditzakezu.
Hautatu desestekatu nahi duzun kontaktua kontaktuen zerrendatik.
Sakatu
Kontaktuak aplikazioaren goiko eskuineko izkinan.
Sakatu Desestekatu sarrera kontaktutik desestekatzeko.