Deskonektatu Bluetooth gailu bat
Ez baduzu nahi Bluetooth gailu batekin konektatuta jarraitu, konexioa kendu beharko duzu. Erabilgarria izan daiteke sagu bat edo entzungailu batzuk bezalako gailu bat gehiagotan erabili nahi ez baduzu, edo gailu batera fitxategiak transferitzen jarraitu nahi ez baduzu.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Bluetootha idazten.
Egin klik Bluetooth aukeran panela irekitzeko.
Hautatu deskonektatu nahi duzun gailua zerrendatik.
Gailuaren elkarrizketa-koadroan, desaktibatu Konexioa, edo gailua Gailuak zerrendatik kentzeko, egin klik Kendu gailua aukeran.
Geroago berriro konektatu dezakezu Bluetooth gailua, nahi baduzu.