Konektatu zure ordenagailua Bluetooth gailu batekin

Sagua edo entzungailuak Bluetooth bidez erabili baino lehen, ordengailua gailuarekin konektatu behar duzu. Alegia, Bluetooth gailuak parekatu behar dituzu.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Bluetootha idazten.

  2. Egin klik Bluetooth aukeran panela irekitzeko.

  3. Ziurtatu Bluetootha gaituta dagoela: goiko aukera-botoiak aktibatuta egon behar du. Panela irekita eta aukera-botoia aktibatuta daudela, ordenagailua gailuak bilatzen hasiko da.

  4. Gaitu beste Bluetooth gailua aurkigarri edo ikusgai izan dadin eta kokatu ordenagailutik 5-10 metrotara.

  5. Gailuak zerrendan, egin klik gailuan. Gailu horren panela irekiko da.

  6. Beharrezkoa bada, berretsi beste gailuaren PINa. Gailuak ordenagailuaren pantailan ikusten duzun PINa erakutsi beharko luke. Berretsi PINa gailuan (agian Parekatu edo Berretsi aukeran sakatu beharko duzu), eta ondoren sakatu Berretsi ordenagailuan.

    Gailu gehienetan, sarrera 20 segundotan amaitu behar duzu, bestela konexioa ez da osatuko. Hori gertatzen bada, itzuli gailuen zerrendara eta hasi berriro.

  7. Gailuak zerrendan gailuak duen sarrerak Konektatuta egoera izango du.

  8. Gailua editatzeko, egin klik Gailuak zerrendan. Gailuarentzat espezifikoa den panel bat ikusiko duzu.Konektatzen ari zaren gailuari aplikatu dakizkiokeen aukera gehigarriak agertu daitezke bertan.

  9. Itxi panela ezarpenak aldatu ondoren.

Goiko barrako Bluetooth ikonoa

Bluetooth gailu bat edo gehiago konektatuta dagoenean, Bluetooth ikonoa agertuko da sistema-egoeraren arean.