Zergatik gehitu kontu bat?
Lineako kontuak gehitzen badituzu, hornitzailearen zerbitzuak erabili ahal izango dituzu, adibidez egutegia, berriketa-zerbitzua eta posta elektronikoa, zuzenean mahaigainetik, eta zerbitzu horien informazioa erabat integratuko da zure erabiltzaile-esperientzian. Kontuak gehitzean, kontu desberdinetako zerbitzuak, adibidez berriketa-zerbitzuak, aldi berean erabili ahal izango dituzu. Lineako kontuak behin konfiguratu ondoren, ordenagailua abiarazten duzunean zure kontu eta zerbitzu guztiak erabiltzeko moduan egongo dira.
Ikus Lineako zerbitzuak eta aplikazioak lineako zerbitzu bakoitza zein aplikaziok atzitu dezakeen jakiteko.