Irakurri pantaila ozen

Orca pantaila-irakurleak erabiltzaile-interfazea ahots bidez eman dezake. Zure sistema nola instalatu zenuen, Orca instalatuta edukiko duzu edo ez. Ez badago, instalatu lehenengo.

Orca teklatuaren bidez abiarazteko:

  1. Sakatu Super+Alt+S.

Edo Orca saguaren eta teklatuaren bidez abiarazteko:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.

  2. Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.

  3. Hautatu Ikustea atala hura irekitzeko.

  4. Aktibatu Pantaila-irakurlea aukera.

Aktibatu eta desaktibatu pantaila-irakurlea modu errazean

Pantaila-irakurlea aktibatu eta desaktibatzeko, egin klik goiko barrako erabilerraztasun-ikonoan eta hautatu Pantaila-irakurlea.

Begiratu Orca aplikazioaren laguntza informazio gehiagorako.