Simulatu klik egitea gainetik pasatzean
Saguraren erakuslea pantailaren kontrol edo objektu baten gainera eramatea nahiko da klik egiteko edo arrastatzeko. Aukera hori erabilgarria izan daiteke aldi berean sagua mugitzea eta klik egitea zaila egiten bazaizu. Eginbide horri Egin klik gainetik igarotzean edo ordezko klika deritzo.
Egin klik gainetik igarotzean gaituta badago, saguaren erakuslea kontrol baten gainetik pasatu eta sagua bertan utzi dezakezu, eta apur bat itxaronda, botoia sakatua izango da.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.
Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.
Hautatu Erakustea eta klik egitea atala hura irekitzeko.
Klik egitearen laguntzailea atalean, aktibatu Egin klik gainetik igarotzean aukera.
Egin klik gainetik igarotzean leihoa irekiko da eta beste leihoen gainean geratuko da. Gainetik igarotzean zein klik mota gertatuko den aukeratzeko erabili daiteke. Adibidez, 2. mailako klik egitea aukeratzen baduzu, eskuineko klik egingo duzu gainetik igarotzean. Klik bikoitza, eskuineko klika edo arrastatzea egin ondoren, automatikoki itzuliko zara klik egitera.
Saguaren erakuslea botoi baten gainetik igarotzen bada eta bertan uzten bada, apurka kolorez aldatuko da. Erabat kolorez aldatu denean, botoian klik egingo da.
Doitu Atzerapena ezarpena klika gertatu arte saguaren erakuslea zenbat denbora eduki behar duzun aldatzeko.
Ez duzu sagua geldi-geldi mantendu behar klik egiteko. Erakuslea apur bat mugitu daiteke eta hala ere klik egingo du tarte baten ondoren. Gehiegi mugitzen bada, ordea, klika ez da gertatuko.
Mugimenduaren atalasea ezarpena doituz, objektu baten gainetik erakuslea igarotzean klik egin dela kontsideratzeko erakuslearen mugimendua zein neurritakoa izan behar den aldatu ahal izango duzu.