Arauak

  • Jokaldiaren hasieran, 3 edo 7 objektu egongo dira taulan, aukeratutako taula-tamainaren arabera.

  • Objektu bat lekuz aldatzen den bakoitzeko, objektu gehiago kokatzen dira taulan, ausaz. Kokatutako objektu berrien kopurua taularen araberakoa izango da. Joko-leihoaren goiko ezkerreko izkinak taulan kokatuko diren objektuen aurrebista bat agertzen da.

  • Objektuaren jatorrizko kokalekutik helburuko gelaxkaraino bide garbi bat egon behar da (ezin da objektuen gainetik salto egin).

  • Antzeko bost objektu edo gehiago lerro horizontal, bertikal edo zeharkako batean kokatzen badira, desagertu egingo dira taulatik. Hori gertatzen denean, taulari objektu gehiago gehituko ez zaizkion mugimendu estra bat izango duzu.

  • Gero eta objektu gehiago kendu, jokoak gehiago iraungo du. Gero eta denbora luzeagoan jokatu, puntuazioa altuagoa izango da.

  • Jokoa amaituko da taula beteta dagoenean, momentu horretan ezin izango baitira objektuak lekuz aldatu.

Lerrokatze horizontalaren adibidea
Lerrokatze bertikalaren adibidea
Zeharkako lerrokatzearen adibidea
Bost edo gehiago jokoaren amaierako kokapena.