Nola jokatu
Jokaldi berri bati ekiteko, sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinan dagoen menu-botoia eta hautatu Joko berria.
Sagua erabiltzea
Egin klik lekuz aldatu nahi duzun objektuan. Hautatutako objektua biratzen hasiko da.
Egin klik helburuko gelaxkan. Hautatutako objektua helburuko gelaxkara mugituko da, bide garbiren bat badago.
Teklatua erabiltzea
Sakatu gezi-tekletako edozein. Gelaxkaren inguru ingerada bat agertuko da taulan.
Erabili gezi-teklak eta Home, End, PageUp eta PageDown teklak lekuz aldatu nahi duzun objektua mugitzeko.
Objektua hautatzeko, sakatu Enter, Spacebar edo Return tekla. Hautatutako objektua biraka hasiko da.
Joan helburuko gelaxkara eta sakatu berriro Enter, Spacebar edo Return. Hautatutako objektua helburuko gelaxkara eramango da, bidea garbi badago.
Bideo-erakustaldia
0:00-:--
