Lagundu itzulpenak hobetzen

Mundu osoko boluntarioen komunitate bat ari da GNOMEren laguntza itzultzen. Itzulpena behar duten hainbat hizkuntza daude.

Itzultzen hasteko, kontu bat sortu behar da eta zure hizkuntzaren itzulpen-taldearekin bat egin behar duzu. Horren ondoren, itzulpen berriak igo ahal izango dituzu.

Egin bat GNOMEren beste itzultzaile batzuekin #i18n:gnome.org Matrix gelan. Ikus Get help with Matrix orria informazio gehiagorako. Nahiago baduzu, badago IRC kanal bat, #gnome-i18n, GNOMEren IRC zerbitzarian. Gela horietan aritzen den jendea mundu osokoa denez, batzuetan denboratxo bat itxaron behar da erantzuna jasotzeko.

Beste komunikazio-kanal bat internazionalizazio-taldearen GNOME Discourse gunea da.