Partekatu zure mahaigaina
Beste erabiltzaile batzuek beste gailu batetik mahaigainak ikusteko aplikazio batekin zure mahaigaina ikusi eta kontrolatu dezaten ahalbidetu dezakezu. Konfiguratu Mahaigaina partekatzea aukera, beste batzuek zure mahagainera sartu daitezen eta horretarako segurtasun-hobespenak ezartzeko.
Zure kontura urrunetik sartu nahi baduzu, ikusi Urruneko saio-hasiera.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.
Hautatu Urruneko mahaigaina aukera Mahaigaina partekatzea panela irekitzeko.
Besteek zure mahaigaina ikusi ahal dezaten, aktibatu Mahaigaina partekatzea. Horrek esan nahi du besteek zure gailuarekin konektatu eta zure pantaila ikusteko aukera izango dutela.
Besteek zure mahaigainarekin aritu daitezen uzteko, aktibatu Urruneko kontrola. Horrela, beste pertsonak zure erakuslea mugitu, aplikazioak exekutatu eta fitxategiak arakatu ahal izango ditu, betiere ezarri dituzun segurtasun-ezarpenen arabera.
Konektatzea
Nola konektatu atalean, konektatzen ari den gailuan erabili daitekeen Ostalari-izena eta Ataka ikusten dira. Egin klik sarrera bakoitzaren alboan dagoen botoian hura arbelean jarri nahi baduzu. IP helbidea ere erabili daiteke konexioa ezartzeko.
Urruneko saio-hasiera ere gaitu baduzu, bere ataka-zenbakia 3389 izango da. Horrek esan nahi du Mahaigaina partekatzea aukerak beste ataka bat erabiliko duela, adibidez 3390.
Ataka-zenbakia ez bada 3389, konektatzean zehaztu hori erabili nahi duzula.
Beste gailua zure mahaigainarekin ongi konektatu bada, Pantaila partekatzen ari da ikonoa ikusiko duzu zure sistemaren egoera-arean.
Gailu-izena aukeran ezarritako testua editatu badaiteke, zure gailuak sarean duen izena aldatu dezakezu.
Autentifikazioa
Saio-hasieraren xehetasunak atalean, zure mahaigainarekin konektatzeko erabilitako software-bezeroan erabili behar duzun erabiltzaile-izena eta pasahitza bistaratuko dira.
Egin klik Egiaztatu zifratzea aukeran zifratzeko hatz-marka erakusteko. Konparatu hura bezeroan bistaratutakoarekin: berdinak izan behar dute.
Bezeroak
Zure mahaigainarekin beste gailu batzuetatik konektatzeko, erabili hurrengo bezeroetako bat.
- Linuxetik:
Remmina GTK bezero bat da. Banaketa askotan dago eskuargarri pakete gisa, eta baita flatpak gisa ere. Erabili ezarpen lehenetsiak, batez ere Kolore-sakonera "automatikoa" konexioaren profil-ezarpenetan.
Konexioak GTK bezero bat da. Banaketa askotan dago eskuargarri pakete gisa, eta baita flatpak gisa ere.
xfreerdp komando-lerroko bezero bat da, banaketa askotan pakete gisa dagoena. Bezeroari /network:auto aukera pasatu behar zaio komando-lerroan.
- Microsoft Windowsetik:
mstsc Windowsen integratutako bezeroa da. Ezarpen lehenetsiak erabiltzea gomendatzen da.
- Linux, Windows edo macOSetik:
Thincast bezero jabeduna da. Linux bertsioa flatpak gisa eskuratu daiteke. Ezarpen lehenetsiak erabiltzea gomendatzen da.
Konexioa egiaztatzea
-
Erabiltzen duzun bezeroan, sartu Ostalari-izena edo IP helbidea.
Ataka-zenbakia ez bada 3389, zehaztu hori erabili nahi duzula (helbidea:ataka).
Sare askotan “.local” atzizkia gehitu behar diozu ordenagailuaren izenari konexioak funtzionatu dezan.
Bete mahaigaina partekatzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza.
Utzi zure mahaigaina partekatzeari
Zure mahaigaina ikusten ari den norbait deskonektatzeko, jarraitu beheko urratsak.
Egin klik goiko barraren eskuineko aldean dagoen sistema-menuan.
Egin klik Pantaila partekatzen ari da aukeran.
Egin klik Desaktibatu aukeran.