Hasi saioa urrunetik zure gailuan

Zure erabiltzaile-kontuan beste gailu batetik hasi dezakezu saioa urruneko mahaigain-konexiorako aplikazio bat erabiliz. Konfiguratu Urruneko saio-hasiera zure gailura sartu ahal izateko eta segurtasun-hobespenak ezartzeko.

Beste pertsona batzuek zure mahaigaina ikusi edo kontrolatu dezaten nahi baduzu, begiratu Mahaigaina partekatzea aukera.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.

  3. Hautatu Urruneko mahaigaina ▸ Urruneko saio-hasiera.

  4. Egin klik Desblokeatu aukeran eta autentifikatu ezarpenak aldatzeko.

  5. Zure erabiltzaile-kontuan urrunetik saioa hasteko, aktibatu Urruneko saio-hasiera.

Konektatzea

Nola konektatu atalean, konektatzen ari den gailuan erabili daitekeen Ostalari-izena eta Ataka ikusten dira. Egin klik sarrera bakoitzaren alboan dagoen botoian hura arbelean jarri nahi baduzu. IP helbidea ere erabili daiteke konexioa ezartzeko.

Urruneko saio-hasiera aktibatuta badago, ataka-zenbakia 3389 izango da. Mahaigaina partekatzea ere erabiltzen baduzu, beste ataka bat erabiliko du, adibidez 3390.

Autentifikazioa

Saio-hasieraren xehetasunak atalean, zure erabiltzaile-kontuarekin konektatzeko erabilitako software bezeroan sartzeko behar dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza bistaratuko dira.

Egin klik Egiaztatu zifratzea aukeran zifratzeko hatz-marka erakusteko. Konparatu hura bezeroan bistaratutakoarekin: berdinak izan behar dute.

Bezeroak

Zure mahaigainarekin beste gailu batzuetatik konektatzeko, erabili hurrengo bezeroetako bat.

Linuxetik:
  • Remmina GTK bezero bat da. Banaketa askotan dago eskuargarri pakete gisa, eta baita flatpak gisa ere. Erabili ezarpen lehenetsiak, batez ere Kolore-sakonera "automatikoa" konexioaren profil-ezarpenetan.

  • Konexioak GTK bezero bat da. Banaketa askotan dago eskuargarri pakete gisa, eta baita flatpak gisa ere.

  • xfreerdp komando-lerroko bezero bat da, banaketa askotan pakete gisa dagoena. Bezeroari /network:auto aukera pasatu behar zaio komando-lerroan.

Microsoft Windowsetik:
  • mstsc Windowsen integratutako bezeroa da. Ezarpen lehenetsiak erabiltzea gomendatzen da.

Linux, Windows edo macOSetik:
  • Thincast bezero jabeduna da. Linux bertsioa flatpak gisa eskuratu daiteke. Ezarpen lehenetsiak erabiltzea gomendatzen da.

Konexioa egiaztatzea

Konexioak ongi funtzionatzen duela egiaztatzeko, jarraitu hurrengo urratsak.

  1. Erabiltzen duzun bezeroan, sartu Ostalari-izena edo IP helbidea.

  2. Bete urruneko saio-hasierarako erabiltzaile-izena eta pasahitza.