Haririk gabeko sareen arazoak konpontzea
Egin hasierako konexio-egiaztatzea
Urrats honetan, haririk gabeko sareko konexioari buruzko oinarrizko informazioa egiaztatuko duzu. Horrela, ziurtatuko duzu sareko arazoa ez dela arazo sinple bat, adibidez konexioa itzalita dagoela, eta hurrengo urratsetarako prestatuko zara.
Ziurtatu eramangarria ez dagoela konektatuta interneteko haridun konexio batekin.
Kanpoko haririk gabeko moldagailu bate baduzu (adibidez ordenagailuan entxufatuta dagoen USB moldagailu bat edo PCMCIA txartel bat), ziurtatu ongi txertatuta dagoela ordenagailuko arteka zuzenean.
Haririk gabeko txartela ordenagailuaren barruan badago, ziurtatu haririk gabekoen etengailua (halakorik badago) piztuta dagoela. Zenbaitetan, eramangarriek lasterbideen bidez pizten eta itzaltzen diren etengailuak dituzte.
Ireki goiko barraren eskuinaldean dagoen sistema-menua eta hautatu wifi-sarea, eta ondoren hautatu wifi-ezarpenak. Ziurtatu Wifia etengailua aktibatuta dagoela. Begiratu Hegazkin modua ez dagoela aktibatuta.
-
Ireki terminalaren leiho bat, idatzi nmcli device eta sakatu Enter.
Zure sareko interfazeen eta konexio-egoeraren informazioa erakutsiko du. Begiratu informazio-zerrenda, ea haririk gabeko sareko moldagailuari buruzko elementu bat dagoen. Egoera konektatuta bada, horrek esan nahi du moldagailua lanean ari dela eta haririk gabeko bideratzailearekin konektatuta zaudela.
Haririk gabeko zure bideratzailearekin konektatuta bazaude baina hala ere internetera sartu ezin baduzu, agian zure bideratzailea ez dago ongi konfiguratuta, edo zure internet-hornitzaileak (ISPak) arazo teknikoak ditu. Begiratu zure bideratzailearen eta ISParen konfigurazio-gidak, ezarpenak zuzenak direla ziurtatzeko, edo hitz egin zure ISParekin.
nmcli gailua komandoak ez badu adierazten sarearekin konektatuta zaudela, egin klik Hurrengoa aukeran arazoa ebazteko gidaren hurrengo atalarekin jarraitzeko.