Pasahitz zuzena sartu dut baina, hala ere, ezin naiz konektatu.
Ziur bazaude haririk gabeko pasahitz zuzena sartu duzula baina oraindik ezin baduzu ongi konektatu sarearekin, probatu honako konponbideetako bat:
-
Egiaztatu bi aldiz pasahitz zuzena duzula
Pasahitzetan maiuskulak/minuskulak bereizten dira (kontuan izan hori), beraz egiaztatu maiuskulak/minuskulak ongi idatzi dituzula.
-
Probatu hex edo ASCII pasahitza
Sartu duzun pasahitza beste modu batean ere adierazi daiteke, zenbaki hamaseitarren karakterez (0 eta 9 arteko zenbakiak eta a eta f letren arteko letrak) osatutako kate gisa. Pasahitz bakoitzak horrelako kate baliokide bat du. Biak badituzu, saiatu beste hori sartzen. Ziurtatu haririk gabekoaren segurtasuneko aukera egokia hautatzen duzula (adibidez, hautatu WEP 40/128-bit gakoa 40 karaktereko katea sartzen ari bazara WEP bidez zifratutako konexio baterako).
-
Saiatu haririk gabeko txartela desaktibatzen eta berriro aktibatzen
Zenbaitetan, haririk gabeko txartelak trabatuta geratzen dira edo arazo arinak izaten dituzte eta ezin dute konektatu. Probatu txartela desaktibatzen eta berrezartzen. Ikus Haririk gabeko sareen arazoak konpontzea informazio gehiagorako.
-
Egiaztatu haririk gabeko segurtasun mota egokia erabiltzen ari zarela
Haririk gabeko izango duen segurtasun-pasahitza sartzean, zein segurtasun mota erabili nahi duzun aukeratu dezakezu. Ziurtatu bideratzailean edo haririk gabeko oinarri-estazioan erabiltzen ari dena aukeratzen duzula. Modu automatikoan hautatuta egon behar luke, baina batzuetan ez dago. Ez badakizu zein den, probatu aukera desberinak egokia dena asmatu arte.
-
Egiaztatu zure haririk gabeko txartela onartzen dela
Haririk gabeko zenbait txartelen euskarria ez da oso ona. Agian haririk gabeko konexioa erakusten dute, baina ezin dira sare batekin konektatu haien kontrolatzaileek ez dutelako hori egiteko gaitasunik. Begiratu ea haririk gabeko beste kontrolatzaile bat eskuratu dezakezun edo konfigurazio gehigarriren bat gauzatu behar duzun (adibidez, beste firmware bat instalatzea). Ikus Haririk gabeko sareen arazoak konpontzea informazio gehiagorako.