Interneten seguru ibiltzea

Linux erabiltzen duzun arrazoietako bat bere segurtasun sendoa izan daiteke. Linux malware eta birusetik salbu egotearen arrazoietako bat erabiltzaile gutxi dituela da. Birusak sistema eragile erabilienentzako sortzen dira gehienetan, adibidez Windows sistemetarako. Linux segurua izateko beste arrazoi bat kode irekikoa izatea da. Adituek hura aldatu dezakete eta banaketa bakoitzak dituen segurtasun-aukerak hobetu ditzakete.

Zure Linux instalazioa segurua izateko hartu diren neurriak egokiak izanda ere, beti daude ahuleziak. Batez besteko erabiltzaile batek, interneten dabilenean, honakoak pairatu ditzake:

Sarean seguru aritzeko, kontuan izan honako iradokizunak:

  • Ibili zuhur ezagutzen ez duzun jendeak bidaltzen dizkizun posta-mezu, eranskin eta estekekin.

  • Webgune baten eskaintza sinesteko onegia bada edo informazio pribatu sentikorra eskatzen badu, pentsatu bi aldiz zein informazio ematen ari zaren eta informazio hori lapurrek edo beste kriminal batzuek eskuratzen badute zein ondorio izango lukeen.

  • Kontuz ibili eta ez eman erro-mailako baimenak edozein aplikaziori, batez ere inoiz erabili ez baduzu edo ondo ezagutzen ez baduzu. Erro-mailako baimenak edonori ematean, ordenagailua arrisku larrian jarri dezakezu.

  • Ziurtatu beharrezkoak diren urruneko zerbitzuak soilik exekutatzen ari zarela. SSH edo RDP exekutatzea erabilgarria da, baina zure ordenagailua irekita uzten du eta ez bada segurtasuna zaintzen kanpotarrak sar daitezke. Ona da suebaki erabiltzea zure ordenagailua kanpoko sarbideetatik babesteko.