Nire posta-mezuek birusak ote dituzten eskaneatu behar al dut?

Birusak arazoak sortu ditzaketen programak dira, ordenagailuan sartzeko bidea aurkitzen badute. Sartzeko modurik arruntenetako bat posta-mezuen bidez da.

Linux sistemak erabiltzen dituzten ordenagailuetarako birusak ez dira oso arruntak. Beraz, arraroa da birus bat jasotzea posta bidez edo beste moduren batean. Birus bat ezkutuan daraman mezu bat jasotzen baduzu, normalean ez du eraginik izango zure ordenagailuan. Hortaz, ziur aski ez duzu beharko birusen bila mezuak eskaneatzen dituen programarik.

Hala ere, zure postak eskaneatu nahi izan ditzakezu birusak bilatzeko, pertsona batetik beste batera birusak birbidali dituzula uste baduzu. Adibidez, zure lagunetako batek birusa duen Windows ordenagailu bat badu eta birus horrekin kutsatutako posta bat bidaltzen badizu, eta ondoren zuk Windows duen beste lagun bati birbidaltzen badiozu, bigarren lagunak birusarekin kutsatu daiteke. Birusen aurkako aplikazio bat instalatu dezakezu zure postak eskaneatu eta hori eragozteko, baina ez da oso ohikoa hori gertatzea eta Windows eta Mac OS duen jende gehienak birusen aurkako softwarea dute.