Sarrera
Sysprof Linuxeko GNOME mahaiganerako sistema-profilatzaile bat da.
Zer da profilatzaile bat?
Profilatzaileak aplikazio bati edo sistema bati buruzko informazioa, haiek exekutatzen ari diren bitartean, erregistratzen duten aplikazioak dira.
Profilatzaileen bi kategoria daude: aztarnak jarraitzen dutenak eta laginak hartzen dituztenak. Aztarnen jarraitzaileetan, profilatzaileak programak exekutatutako funtzio-dei bakoitzaren jarraipena egiten du. Laginen profilatzaileetan, programaren egoera ikuskatzen da aldian behin eta, beraz, ez ditu ikusten programak exekutatu dituen funtzio-dei guztiak.
Mota bakoitzak bere abantailak ditu. Laginen bidezko profilatzaileen abantaila nabarmenetako bat da zeharkako lan gutxiago egin behar dela eta, beraz, elkarreraginkortasuna behar duten softwarearekin errazago erabiltzen direla.
Sysprof laginen profilatzailea da.