Zer esan nahi "pila" hitzak?

Zer esan nahi du "Fitxategian [pila]" aukerak?

This means that sysprof believes a function was called from somewhere in the program's heap (where malloc allocates memory) rather than the code section (where executable code normally lives.) There are several possible explanations.

JIT (Just in Time) konpilatzaileak

Java eta antzeko lengoaiek kode exekutagarria sortu dezakete programa exekutatzen ari den bitartean, eta pilan gorde dezakete. Kasu horretan, Sysprof aplikazioak zehaztasunez emango du egoeraren berri.

Konpilatzaileak optimizatzea

C eta C++ konpilatzaileek funtzio baten deitzailea zehazteko behar den informazioa kendu dezakete eta [pila]rekin nahastu daiteke. Hortaz, programak funtzio bakoitza zenbat aldiz deitzen duen jakin daiteke, baina ez nondik deitu duen.

gcc-ren kasuan, -fno-omit-frame-pointer banderak optimizazio hori eragotziko du. Bandera ez da beti beharrezkoa, adibidez x86_64 makinetan -O3 optimizazioarekin soilik da beharrezkoa.

Optimizatu gabeko kode baten dei-zuhaitz zehatza eta xehea eskuratzeko, erabili honako banderak: -ggdb -fno-omit-frame-pointer -O0