Irudiak ikustea
Zoom egitea
Users can zoom in with the Zoom In ()
button and zoom out with the Zoom Out (
)
button.
Ukipen-panela eta ukipen-pantaila erabiltzen dutenek bi hatzen bidezko atximurra erabili dezakete. Ukipen-paneletan, posible da, baita ere, Ctrl tekla sakatuz eta bi hatzak gora eta behera eramanez zoom egitea.
Desplazatzea
Sagua eta ukipen-panela erabiltzen dutenek ikuspegia desplazatu dezakete irudia handiagotzean, irudian klik eginez eta arrastatuz. Ukipen-pantailen erabiltzaileek hatz bakarrerko arrastatze-keinua erabili dezakete ikuspegia desplazatzeko.
Biratzea
Erabiltzaileek menu nagusiko Biratu aukeraren alboan dauden Biratu eskuinera () eta Biratu ezkerrera (
) botoiak erabili ditzakete irudia eskuinera edo ezkerrera biratzeko.
Ukipen-paneletik eta ukipen-pantailatik ere biratu daiteke, bi hatzen bidez atximurkatuta.
Pantaila osoa
Irudi-ikustaileak pantaila osoko modu sinple bat du. Erabiltzaileek pantaila osoko modua aktibatzeko, Txandakatu pantaila osoa ( /
) botoia erabili behar dute.
Teklatua erabiltzen dutenek Laster-teklak elkarrizketa-koadroan agertzen diren lasterbideak ere erabili ditzakete.