Irudiak irekitzea

Fitxategiak irekitzea

Fitxategi-aukeratzailetik

Erabiltzaileek fitxategi-aukeratzailea erabili dezakete edozein momentutan irudiak aukeratzeko.

  1. Egin klik Ireki fitxategiak… botoian edo Ireki… menu-elementuan edo sakatu Ctrl+O teklak. Ireki irudia elkarrizketa-koadroa agertuko da.

  2. Hautatu irekiko den irudia eta egin klik Ireki aukeran.

Irudi-ikustailea hautatutako irudia erakusten duela irekiko da, eta direktorioko gainerako irudiak arakatzearen bidez atzitu ahal dira.

Fitxategi-kudeatzailetik

Irudiak zuzenean fitxategi-kudeatzailetik ere ireki daitezke.

  1. Ireki zure fitxategi-kudeatzaile gogokoena.

  2. Joan ikusi nahi duzun irudira.

  3. Irudi-ikustailea zure ikustaile lehenetsia bada, erabili fitxategi-kudeatzaileak fitxategiak irekitzeko duen funtzioa.

  4. Irudi-ikustailea ez bada zure ikustaile lehenetsia, hura hautatu beharko duzu Ireki honekin… aukerarekin edo horren parekoarekin fitxategi-kudeatzailean.

Arrastatzea eta jaregitea

Irudi-ikustaileak beste aplikazio batzuetatik arrastatutako irudi-fitxategi lokalak ere onartzen ditu.

  1. Iturburuko aplikazioan, ekin irudia arrastatzeari.

  2. Arrastatu irudia Loupe aplikazioaren leiho nagusira. Nabarmentutako area urdin bat agertuko da.

  3. Jaregin irudia leiho nagusiaren gainean dagoenean.

Arakatzea

Irudi bat fitxategi-aukeratzailetik edo fitxategi-kudeatzailetik irekitzean, Loupek irudi horren direktorioko beste fitxategiak ere kargatuko ditu eta ordena alfabetikoan ordenatuko ditu. Erabiltzaileek direktorioko beste irudiak arakatu ditzakete Aurreko irudia (go-previous-symbolic) eta Hurrengo irudia (go-next-symbolic) botoiak erabiliz.

Teklatua erabiltzen dutenek Laster-teklak elkarrizketa-koadroan agertzen diren lasterbideak ere erabili ditzakete.