Oinarrizkoak

Sudoku jokoa teklatuarekin, saguarekin edo biak konbinatuta jokatu daiteke.

Teklatua erabiltzea

  • Gelaxka bat hautatzeko, erabili gezi-teklak ingerada urdina haren gainera eramateko.

  • Gelaxka batean zenbaki bat idazteko, hautatu gelaxka eta sakatu zenbakia.

  • Gelaxka batetik zenbaki bat kentzeko, hautatu gelaxka eta sakatu Delete tekla atzerako tekla edo 0 tekla.

Sagua erabiltzea

  • Gelaxka bat hautatzeko, eraman sagua haren gainera eta egin klik.

  • Gelaxka batean zenbaki bat idazteko, egin klik gelaxkaren erdian eta ondoren egin klik sartu nahi duzun zenbakian.

  • Gelaxka batetik zenbaki bat kentzeko, egin klik gelaxkaren erdian eta ondoren egin klik Garbitu aukeran.