Ohartxoak
Ohartxoak (zenbakizko ohar txikiak) edozein gelaxkatan gehitu daitezke. Gelaxka batek izan ditzakeen balizko balioa markatzeko balio dute. Ohartxoetan edozein digitu kopuru sartu daiteke. Digitu bakoitza behin bakarrik hautatu daiteke.
Gelaxka bati ohartxoak gehitzeko:
Hautatu gelaxka.
Sakatu Ctrl+1 eta Ctrl+9 artean.
Zenbaki bat ohartxo batetik kentzeko, sakatu Ctrl+1 eta Ctrl+9 arteko edozein berriro.
Ohartxoak gehitzeko beste modu bat, gelaxkan klik egitea eta aldi berean Ctrl sakatzea da, edo eskuineko klik egitea eta zenbaki bat aukeratzea.