Jokoaren arauak

Minak jokoan, xedea da mina-eremua garbitzea minaren bat leherrarazi gabe.

  1. Hasteko, aukeratu erabilgarri dauden hiru taula-tamainetako bat edo hautatu taula pertsonalizatu bat.

  2. Jokoaren hasieran, taula lauzekin estalita dago. Egin klik edozein lauzatan, hura kentzeko. Hauetako bat ikusiko duzu:

    • Koloredun zenbaki bat, alboko lauzetan dagoen mina kopurua adierazten duena. Informazio hori erabilita, minak non dauden asmatzeko argibide bat izango duzu, eta haiek banderekin markatuko dituzu.

    • Lauza huts bat. Horrek esan nahi du ez dagoela minarik alboko lauzetan.

    • Mina bat. Mina lehertu egingo da eta jokoa amaitu egingo da.

  3. Errepikatu aurreko urratsa minak ez dituzten lauza guztiak kentzen dituzun arte.

Jokoa azkar amaitzen baduzu, zuren izena puntuazio altuen zerrendari gehituko zaio.