Araztu saioaren arazoak

Saio batean izandako arazoren bati buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo arazoa konpondu nahi baduzu, begiratu sistemaren erregistroa, bertan gordetzen baitira zure erabiltzaile-saioaren eta aplikazioen erregistro-datuak.

~/.xsession-errors X saioaren erregistro-fitxategia zaharkituta geratu da eta jadanik ez da erabiltzen.

Ikusi saioaren egunkaria systemd daemonean oinarritutako sistemetan

systemd-n oinarritutako sistemetan, saioaren erregistro-datuak systemd egunkarian daude. Datuak formatu bitarrean gordetzen dira. Erregistroak ikusteko, erabili journalctl komandoa.

Zure erabiltzailearen saioaren egunkariak ikusteko:

  1. Ezagutu zure erabiltzailearen IDa (uid) honako komandoa exekutatuz:

    $ id --user
    1000
  2. Egunkariko erregistroan, begiratu goian zehaztutako erabiltzailearen IDa:

    $ journalctl _UID=1000

systemd egunkariari buruzko informazio gehiagorako, ikus journalctl(1) laguntza-orria.