Bistaratu teklatu-diseinu anitz saioa hasteko pantailan

Sistemaren teklatu-diseinuaren ezarpenak aldatu daitezke ordezko diseinuak gehitzeko eta erabiltzaileek saio-hasierako pantailan haiek aukeratu ahal izan ditzaten. Lehenetsia ez den teklatu-diseinua erabiltzen duten pertsonentzat pentsatuta dago aukera hori. Saio-hasierako pantailan aukeratu ahal dute zein diseinu erabili.

Aldatu sistemaren teklatu-diseinuaren ezarpenak

  1. Bilatu erabili nahi dituzun hizkuntza-diseinuak ! layout izeneko sekzioaren /usr/share/X11/xkb/rules/base.lst zerrendan.

  2. Erabili localectl tresna sistemaren teklatu-diseinuaren ezarpenak aldatzeko, honela:

    localectl set-x11-keymap layout

    Diseinu bat baino gehiago zehaztu daiteke, komaz banandutako zerrenda gisa. Adibidez, es diseinu lehenetsi gisa eta us bigarren mailako diseinu gisa ezartzeko, exekutatu honako komandoa:

    $ localectl set-x11-keymap es,us
  3. Amaitu saioa definitutako diseinuak saio-hasierako pantailaren goiko barran ageri direla egiaztatzeko.

Kontuan izan localectl tresna ere erabili daitekeela sistema osorako teklatu-modelo, -aldaera eta -aukera lehenetsiak zehazteko. Ikus localectl(1) laguntza-orria informazio gehiagorako.

Bistaratu teklatu-diseinu anitz localectl erabili gabe

localectl tresna ez duten sistemetan, /usr/share/X11/xorg.conf.d/ direktorioko konfigurazio-fitxategi bat editatu daiteke sistemaren teklatuaren diseinuaren ezarpena aldatzeko.

Aldatu sistemaren teklatu-diseinuaren ezarpenak

  1. Bilatu erabili nahi dituzun hizkuntza-diseinuak ! layout izeneko sekzioaren /usr/share/X11/xkb/rules/base.lst zerrendan.

  2. gehitu diseinu-kodeak /usr/share/X11/xorg.conf.d/10-evdev.conf fitxategian, honako moduan:

    Section "InputClass"
      Identifier "evdev keyboard catchall"
      MatchIsKeyboard "on"
      MatchDevicePath "/dev/input/event*"
      Driver "evdev"
      Option "XkbLayout" "en,fr"
    EndSection

    Komaz banandutako zerrenda baten bidez diseinu anitz gehitu daitezke, adibidez ingelesa (en) eta frantsesa (fr).

  3. Amaitu saioa definitutako diseinuak saio-hasierako pantailaren goiko barran ageri direla egiaztatzeko.