Gehitu automatikoki abiaraziko den aplikazio bat erabiltzaile guztientzat

Erabiltzaileak saioa hasten duenean aplikazio bat automatikoki abiarazteko, sortu aplikazio horretarako .desktop fitxategi bat /etc/xdg/autostart/ direktorioan.

Erabiltzaile guztientzat automatikoki abiaraziko den aplikazio bat gehitzeko:

  1. Sortu .desktop fitxategi bat /etc/xdg/autostart/ direktorioan:

    [Desktop Entry]
    Type=Application
    Name=Fitxategiak
    Exec=nautilus -n
    OnlyShowIn=GNOME;
    AutostartCondition=GSettings org.gnome.desktop.background show-desktop-icons
  2. Ordeztu Fitxategiak aplikazioaren izenarekin.

  3. Ordeztu nautilus -n aplikazioa exekutatzeko erabiliko den komandoarekin.

  4. AutostartCondition gakoa erabili dezakezu GSettings gako baten balioa egiaztatzeko.

    Saio-kudeatzaileak aplikazioa automatikoki exekutatzen du gakoaren balioa egiazkoa bada. Exekutatzen ari den saioko balioa aldatzen bada, saio-kudeatzaileak aplikazioa abiarazi edo gelditu egingo du, gakoaren aurreko balioa zein zen kontuan izanda.