Orrialdea eskaneatzea
Zure eskanerrarekin dokumentu bat eskaneatzeko:
Konektatu eskanerra zure ordenagailuarekin eta piztu.
Ireki Dokumentuen eskanerra.
Egin klik Eskaneatu botoiaren eskuinean dagoen goitibeherako menuan.
-
Hautatu eskaneatzen ari zaren dokumentu mota: Testua edo Irudia.

Egin klik tresna-barrako "Eskaneatu" botoian (edo sakatu Ctrl+1).
Orrialdea bistaratu egingo da eskaneatzen ari denean. Eskaneatzea edozein momentutan gelditzeko, sakatu teklatuko Esc tekla. Eskaneatzen den orrialde bakoitza dokumentuaren amaieran kokatuko da.
Eskaneatutako orrialde baten kalitatea aldatzeko, ikusi Eskaneatzearen bereizmena ezartzea.