Nola instalatu web-aplikazio bat

Softwarea aplikazioak bi motatako web-aplikazioak kudeatzea onartzen du:

  1. Softwarea aplikazioarekin AppStream motako metainformazioa instalatuta duten web-aplikazioak. Ikusi README.md.

  2. GNOME Weba erabiliz instalatu diren web-aplikazioak.

Lehen motatakoak instalatzeko moduan erakusten dira Softwarea aplikazioan (banaketak funtzionaltasun hori gaitu badu), eta bigarren motatakoak Softwarean erakusten dira GNOME Weba bidez instalatu badira soilik. Horrelako aplikazio bat desinstalatzen baduzu eta berriro instalatu nahi baduzu, GNOME Webaren bidez egin behar duzu.

Honakoak dira GNOME Weba erabiliz web-aplikazio bat instalatzeko urratsak:

  1. Egin klik aplikazioaren goiko eskuineko Menua botoian, beheko irudian agertzen den moduan.

  2. Egin klik Instalatu web-aplikazio gisa… menu-elementuan. Horrek web-aplikazioak sortzeko elkarrizketa-koadroa irekiko du.

  3. Egin klik Sortu botoian web-aplikazioa sortu eta instalatzeko.

Web-aplikazioa Softwarea aplikazioaren Instalatua fitxan agertuko da.