Zer da laneko area bat eta nola lagundu diezadake?
Laneko areak mahaigainean dauden leihoak taldekatzeko modua dira. Laneko area anitz sortu daitezke, haietako bakoitzak mahaigain birtual gisa funtzionatu dezan. Horrela, leihoen pilaketak murrizten dira eta mahaigainean mugitzea errazten da.
Laneko areak lana antolatzeko erabili daitezke. Adibidez, komunikazioetarako leiho guztiak (posta elektronikoa, berriketarako aplikazioak eta abar) laneko area batean eduki ditzakezu eta egiten ari zaren lanaren aplikazioak beste laneko area batean. Musika-kudeatzailea hirugarren laneko area batean egon daiteke.
Laneko areak erabiltzea:
Jarduerak ikuspegian laneko areen artean mugitu zaitezke.
If more than one workspace is already in use, the workspace selector is shown between the search field and the window list. It will display currently used workspaces plus an empty workspace.
Laneko area bat gehitzeko, arrastatu eta jaregin leiho bat lehendik dagoen laneko area batetik hutsik dagoen laneko area batera, laneko areen hautatzailean. Horrela, hutsik zegoen laneko areak jaregin duzun leihoa izango du orain, eta hutsik dagoen laneko area gehigarri bat agertuko da alboan.
Laneko area bat kentzeko, itxi bertako leiho guztiak edo eraman leiho horiek beste laneako areta batera.
Beti dago gutxienez laneko area bat.
