Kendu betiko zakarrontziko eta aldi baterako fitxategiak

Zakarrontzia eta aldi baterako fitxategiak garbituta, beharrezkoak ez diren fitxategiak ezabatzen dira ordenagailutik, eta lekua handitzen du disko gogorrean. Zakarrontzia eskuz hustu daiteke, eta aldi baterako fitxategiak ere eskuz ezabatu daitezke, baina nahi baduzu automatikoki ere egin daiteke.

Aldi baterako fitxategiak aplikazioek atzeko planoan automatikoki sortzen dituzten fitxategiak dira. Errendimendua hobetzen da deskargatu diren edo kalkulatu diren datuen kopia bat edukiz.

Automatikoki hustu zakarrontzia eta garbitu aldi baterako fitxategiak

  1. Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Pribatutasuna eta segurtasuna idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Pribatutasuna eta segurtasuna. Horrek Pribatutasuna eta segurtasuna panela irekiko du.

  3. Sakatu Fitxategien historia eta zakarrontzia panela irekitzeko.

  4. Aktibatu Ezabatu aldi baterako fitxategiak autommatikoki edo Ezabatu zakarrontzia automatikoki aukeretako bat edo biak.

  5. Set how often you would like your Trash and Temporary Files to be purged by changing the Automatically Delete Period value.

  6. Erabili Hustu zakarrontzia… edo Ezabatu aldi baterako fitxategiak… botoiak ekintza horiek berehala gauzatzeko.

Fitxategiak berehala eta betiko ezabatu daitezke zakarrontzia erabili behar izan gabe. Ikus Ezabatu fitxategi bat betiko informazio gehiagorako.