Inprimatu orrialde jakin batzuk soilik
Dokumentuko orrialde jakin batzuk soilik inprimatzeko:
Ireki inprimatzeko elkarrizketa-koadroa Ctrl+P sakatuz.
Orokorra fitxan, aukeratu Barrutia ataleko Orrialdeak.
Idatzi testu-koadroan zenbat orrialde inprimatu nahi duzun, komaz bereizita. Erabili marratxoa orrialde-barrutiak adierazteko.
Adibidez, “1,3,5-7” sartzen baduzu Orrialdeak testu-koadroan, inprimatuko diren orrialdeak 1,3,5,6 eta 7 izango dira.
