Inprimatu orrialdeak beste ordena batean

Alderantzikatu

Inprimagailuek normalean hasteko lehen orrialdea eta amaitzeko azken orrialdea inprimatzen dute. Hortaz, orrialdeak alderantzizko ordenan egoten dira jasotzen dituzunean. Beharrezkoa baduzu, inprimatze-ordena hori aldatu dezakezu.

Ordena alderantzikatzeko:

  1. Sakatu Ctrl+P inprimatze-koadroa irekitzeko.

  2. Orokorra fitxako Kopiak aukeran, markatu Alderantzikatu. Azken orrialdea hasieran inprimatuko da, eta abar.

Tartekatu

Dokumentuaren kopia bat baino gehiago inprimatzen ari bazara, lanak orrialde-zenbakiaren arabera taldekatuko dira lehenespenez (alegia, lehen orrialdearen kopia guztiak ekoizten dira lehenengo, bigarren orrialdearenak ondoren, eta abar). Tartekatzeko aukera erabiliz, kopia bakoitzaren orrialde guztiak aldi berean taldekatuta eta ordena egokian sortuko dira.

Tartekatzeko:

  1. Sakatu Ctrl+P inprimatze-koadroa irekitzeko.

  2. Orokorra fitxan, aukeratu Kopiak ataleko Tartekatu.