Aldatu paperaren tamaina inprimatzean
Dokumentuaren paper-tamaina aldatu nahi bada (adibidez US gutunaren tamaina PDF bat A4 paperean inprimatu nahi bada), dokumentuaren inprimatze-formatua aldatzeko aukera dago.
Ireki inprimatzeko elkarrizketa-koadroa Ctrl+P sakatuz.
Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.
Papera zutabearen azpian, aukeratu Paper-tamaina goitibeherako zerrendan.
Egin klik Inprimatu aukeran dokumentua inprimatzeko.
Orientazioa menua ere erabili daiteke beste orientazio bat aukeratzeko:
Bertikala
Horizontala
Alderantzizko bertikala
Alderantzizko horizontala