Inprimatu orriak bi aldeetatik eta orrialde anitzetan

Paper-orri bakoitzeko bi aldeetan inprimatzeko:

  1. Ireki inprimatzeko elkarrizketa-koadroa Ctrl+P sakatuz.

  2. Joan inprimatze-leihoko Orrialdearen konfigurazioa fitxara eta aukeratu Bi aldetatik zerrendako aukera bat. Aukera desgaituta badago, esan nahi du bi aldeko inprimatzea ez dagoela erabilgarri zure inprimagailuan.

    Inprimagailu bakoitzak bere moduan kudeatzen di bi aldeko inprimatzea. Ideia ona da probak egitea, inprimagailuak nola funtzionatzen duen jakiteko.

  3. Dokumentuaren orrialde bat baino gehiago inprimatu dezakezu paperaren alde bakoitzean ere. Erabili Orrialdeak aldeko aukera hori egiteko.

Aukera horiek egon daitezke edo ez inprimagailu motaren arabera, bai eta erabiltzen ari zaren aplikazioaren arabera ere. Aukera hau ez da beti erabilgarri egongo.