Gehitu gurasoen kontrolak

Gurasoek Gurasoen kontrola aplikazioa erabili dezakete haurrek eduki kaltegarriak ikusi ditzaten eragozteko.

Administratzaile batek honakoetarako erabili dezake aplikazioa:

  • Erabiltzaile bat web-nabigatzaileak eta aplikazioak erabili ditzan mugatzeko.

  • Erabiltzaile batek aplikazioak instalatu ditzan eragozteko.

  • Erabiltzaile batek bere adinerako egokiak diren aplikaizoak soilik erabili ditzan ahalbidetzeko.

Gurasoen kontrola erabili ahal izateko, aplikazioak Flatpak edo Flathub bidez instalatu behar dira.

Mugatu web-nabigatzaileak

Gurasoen kontrola aukeraren bidez, administratzaile batek nabigatzaile bidez internetera sartzea eragotzi diezaioke erabiltzaile bati.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.

  3. Hautatu Erabiltzaileak panela irekitzeko.

  4. Beste erabiltzaileak atalean, hautatu kontrolak aplikatuko dizkiozun erabiltzailea.

  5. Hautatu Gurasoen kontrola.

    Aukera hori agertuko da Gurasoen kontrola aplikazioa instalatuta eta gaituta badago .soilik

  6. Sakatu Desblokeatu botoia.

  7. Sartu zure pasahitza eta autentifikatu Gurasoen kontrola elkarrizketa-koadroa desblokeatzeko.

  8. Aktibatu Mugatu web-nabigatzaileak aukera.

Mugatu aplikazioak

Gurasoen kontrola aukerak administratzaileak desgaitu ditzakeen aplikazioen zerrenda bat ematen du.

Lehendik dauden aplikazioak (Flatpak bidez instalatu ez direnak) ez dira zerrenda honetan agertuko.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.

  3. Hautatu Erabiltzaileak panela irekitzeko.

  4. Beste erabiltzaileak atalean, hautatu kontrolak aplikatuko dizkiozun erabiltzailea.

  5. Hautatu Gurasoen kontrola.

    Fitxa agertuko da Gurasoen kontrola aplikazioa instalatuta eta gaituta badago .soilik

  6. Sakatu Desblokeatu botoia.

  7. Sartu zure pasahitza eta autentifikatu Gurasoen kontrola elkarrizketa-koadroa desblokeatzeko.

  8. Egin klik Mugatu aplikazioak aukeran.

  9. Aktibatu/desaktibatu mugatu nahi duzun aplikazioaren alboko aukera.

Mugatu aplikazioen instalazioa

Gurasoen kontrola aukeraren bidez, administratzaile batek aplikazioak instalatzeko pribilegioa ukatu diezaioke erabiltzaile bati.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.

  3. Hautatu Erabiltzaileak panela irekitzeko.

  4. Beste erabiltzaileak atalean, hautatu kontrolak aplikatuko dizkiozun erabiltzailea.

  5. Hautatu Gurasoen kontrola.

    Fitxa agertuko da Gurasoen kontrola aplikazioa instalatuta eta gaituta badago .soilik

  6. Sakatu Desblokeatu botoia.

  7. Sartu zure pasahitza eta autentifikatu Gurasoen kontrola elkarrizketa-koadroa desblokeatzeko.

  8. Aktibatu Mugatu aplikazioen instalazioa aukera.

Mugatu aplikazioak adin-taldearen arabera

Mugatu zein aplikazio dauden ikusgai, adin-tarte baterako egokiak zeintzuk diren oinarri hartuta.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.

  3. Hautatu Erabiltzaileak panela irekitzeko.

  4. Beste erabiltzaileak atalean, hautatu kontrolak aplikatuko dizkiozun erabiltzailea.

  5. Hautatu Gurasoen kontrola.

    Fitxa agertuko da Gurasoen kontrola aplikazioa instalatuta eta gaituta badago .soilik

  6. Sakatu Desblokeatu botoia.

  7. Sartu zure pasahitza eta autentifikatu Gurasoen kontrola elkarrizketa-koadroa desblokeatzeko.

  8. Hautatu adin-taldea Aplikazio-egokitasuna aukerako goitibeherako zerrendan.