Desaktibatu haririk gabekoa (hegazkin modua)
Ordenagailua hegazkin batean (edo haririk gabeko konexioak baimenduta ez dauden tokiren batean) baduzu, haririk gabekoa desaktibatu behar duzu. Beste arrazoi batzuengatik ere desaktibatu dezakezu wifia (adibidez, energia aurrezteko).
Hegazkin modua erabiltzean, haririk gabeko konexio guztiak desaktibatuko dira, wifia, 3G konexioa eta Bluetooth konexioak barne.
Hegazkin modua aktibatzeko:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Wifia idazten.
Sakatu Wifia panela irekitzeko.
Aktibatu Hegazkin modua. Horrela, haririk gabeko konexioa desaktibatuko da hegazkin modua desgaitzen duzun arte.
Wifi bidezko konexioa desaktibatzeko, joan sistema-menura, egin klik konexioaren izenean eta aukeratu Desaktibatu.