Gaitu edo blokeatu suebakiaren atzipena
GNOMEk ez du suebakirik. Begiratu zure banaketaren dokumentazioa edo galdetu zure erakundearen teknologia berrien sailean. Zure ordenagailuak suebaki bat eduki beharko luke internetetik edo zure saretik sartu daitezkeenek ez ditzaten zure programak manipulatu. Horrela, zure ordenagailua seguruagoa izango da.
Aplikazio anitzek erabili dezakete zure sareko konexioa. Adibidez, fitxategiak partekatu ditzakezu edo beste norbaitek zure mahaigaina urruneko sare batetik ikusi dezan ahalbidetu dezakezu. Zure ordenagailua nola konfiguratuta dagoen, agian suebakia doitu beharko duzu zerbitzu horiek espero den moduan funtzionatu dezaten.
Sareko zerbitzuez hornitzen duen programa bakoitzak sareko ataka zehatz bat erabiltzen du. Sareko beste ordenagailu batzuek zerbitzu bat atzitu dezaten ahalbidetzeko, esleitutako ataka "ireki" beharko duzu suebakian:
Joan pantailaren goiko ezkerreko izkinan dagoen Jarduerak ikuspegira eta abiarazi zure suebakia. Agian suebakien kudeatzaile bat instalatu beharko duzu, horrelakorik ez baduzu (adibidez, GUFW).
Ireki edo desgaitu zure sareko zerbitzurako ataka, jendea bertara sartzea nahi duzun ala ez kontuan hartuta. Zein ataka aldatu behar duzun jakiteko, zerbitzua zein den begiratu beharko duzu.
Gorde edo aplikatu aldaketak, suebakia kudeatzen duen tresnak ematen dituen argibide gehigarriak jarraituz.