Aldatu zein posta-aplikazio erabiliko den posta elektronikoko mezuak idazteko
Posta berri bat bidaltzeko botoi edo esteka bat sakatzean (adibidez, testu-tratamenduko zure aplikazioan dagoen esteka bat), posta-aplikazio lehenetsia irekitzen da, mezu huts bat duela, berehala idazten hasi zaitezen. Hala ere, posta elektronikoko aplikazio bat baino gehiago baduzu, okerreko aplikazioa ireki daiteke. Hori konpontzeko, posta-aplikazio lehenetsia zein den aldatu dezakezu.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Aplikazioak idazten.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Aplikazioak. Horrek Aplikazioak panela irekiko du.
Hautatu Aplikazio lehenetsiak.
Aukeratu zein posta-bezero lehenetsi erabiliko duzun Posta aukera aldatuz.