Aldatu webguneak irekitzeko nabigatzaile lehenetsia
Edozein aplikaziotan ageri den interneteko esteka batean klik egitean, web-nabigatzaile bat irekiko da automatikoki web-orria erakusteko. Hala ere, nabigatzaile bat baino gehiago baduzu instalatuta, agian orria ez da irekiko zuk nahi duzun nabigatzailean. Hori aldatzeko, aldatu sistemaren web-nabigatzaile lehenetsia.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Aplikazioak idazten.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Aplikazioak. Horrek Aplikazioak panela irekiko du.
Aukeratu zein web-nabigatzailerekin ireki nahiko zenituzkeen estekak Weba aukera aldatuz.
Beste web-nabigatzaile bat irekitzen duzunean, agian esango dizu ez dela nabigatzaile lehenetsia. Hori gertatzen bada, sakatu Utzi botoia (edo horren antzekoa), nabigatzaile lehenetsia izateko saiakera berriro egin ez dezan.