Behar al dut birusen aurkako softwarerik?

Windows edo Mac OS erabiltzeko ohitura baduzu, ohituta egongo zara birusen aurkako software bat etengabe abian edukitzera. Mota horretako softwarea atzeko planoan exekutatzen da eta etengabe egiaztatzen du ordenagailuan sartu eta kaltea egin dezakeen birusik ote dagoen.

Linux sistemek badute birusen aurkako softwarea, baina normalean ez da beharrezkoa erabiltzea. Linux erasotzen duten birusak bakanak dira oraindik. Esan ohi da hori dela Linux sistemen erabilera ez dagoelako oso hedatua, eta horregatik inork ez duela nahi izaten birusak idatzi Linuxerako. Beste batzuek esaten dute Linux berez seguruagoa dela, eta segurtasun-arazoak azkarrago konpontzen direla.

Edonola ere, Linux sistemetarako birusak hain dira bakanak, ez duzula haietaz kezkatu beharko momentuz.

Hala ere segurtasun gehiago nahi baduzu, edo Windows eta Mac OS erabiltzen duen jendeak pasatu dizkizun fitxategietan birusik ote dagoen egiaztatu nahi baduzu, instalatu birusen aurkako softwarea. Begiratu software-instalatzailea edo bilatu interneten, mota horretako aplikazio bat baino gehiago dago.