Karpeten laster-markak editatzea

Laster-markak fitxategi-kudeatzailearen alboko barran zerrendatzen dira.

Laster-marka bat gehitzeko:

  1. Ireki laster-marka egin nahi diozn karpeta (edo kokalekua).

  2. Egin klik bide-izenaren barran ageri den uneko karpetan eta hautatu Gehitu laster-markei.

    Horren ordez, beste modu bat da karpeta alboko barrara arrastatzea eta Laster-marka berria jartzen duen tokian (dinamikoki agertuko da) jaregitea.

Laster-marka bat ezabatzea:

  1. Egin klik alboko barrako laster-markan eta hautatu menuko Kendu laster-marketatik aukera.

Laster-marka baten izena aldatzea:

  1. Egin klik alboko barran ageri den laster-markan eta hautatu Aldatu izena aukera.

  2. Izena testu-koadroan, idazi laster-markaren izen berria.

    Laster-marka baten izena aldatzen denean ez da aldatuko karpetaren izena. Bi karpetaren laster-markak badituzu bi kokaleku desberdinetan, baina karpetek izen bera badute, laster-marken izen bera izango dute eta ezin izango duzu jakin zein den zein. Kasu horietan, hobe da laster-markari beste izen bat ematea.